XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abangoardiazko (...) eredua Marinetti eta bere laguntzaileek Milan antitradizionalistan sortutako mugimenduaren barnean definitu bazuten ere, futuristen sintoma, poesigintza eta ihardueraren azterketa sakon bat fenomeno abangoardistaren osotasunaren mekanismoak ikertzeko tresna bikaina izango da zalantzarik gabe.

Abangoardiaz aritzen garenean arte eta moral burgesaren aurkako jarrera espezifikoaz ari gara, abangoardia XX. mendeko arte multzoarekin nahasten duen ikuspegi debaluatu eta integratzaile bat sortarazten duen kontzeptzio ilun horretatik urrunduz.

Futurismoa, oso egoera politiko ezberdinetan bizi izan zen mugimendu konplexu bat da.

Marinettiren zuzendaritza eta izaera bateratzaileak ez zuen ia inolako eztabaidarik sortu futurismoak bizirik iraun zuen bitartean, baina oso iritzi ezberdinak isuri dira mugimendu honen muga kronologikoei buruz.

Zehazkiago esanda, bere jaiotza l909an izan zela erabat garbi dagoela kontutan izanik, eztabaida beste muturrean sortzen da, futurismoaren heriotzaren dataren inguruan, italiar eta nazioarteko kulturan bere izaera berritzailea edo bere eraginkortasuna zein unetan galdu zen aurkitzeko orduan.

1916az geroztik heriotz goiztiar honetan ez da sekulan falta izan ikuspegi historiko eta ideologiko ezberdinetatik abiatuz lanean diharduten lurremale edo ehorzleen bisitarik.

Hasierako futurismo italiarraren ustekabeko energiaz bultzaturiko kanpoko futurismoak nazioarteko mailan 20ko hamarkadan praktikan desagertu zirela egia bada ere (...).